Azken atxiloketen inguruan


Espainiako Guardia Zibilak beste 3 atxilotu dituela Kepa Arkauz (Arrasate) eta Ekhine Eizagirre (Zarautz) euskal preso ohiak eta Imanol Jaio Abadiñon Al, 2020/10/05 - 19:17 argitaratua

Gaur jakin dugu Espainiako Guardia Zibilak beste 3 atxilotu dituela Kepa Arkauz (Arrasate) eta Ekhine Eizagirre (Zarautz) euskal preso ohiak eta Imanol Jaio Abadiñon jaio eta Lapurdin bizi dena.

Batzuek diote iraganeko oroitzapenak direla horiek, edo  "Estatu sakonaren" ondorio direla nahiz eta zein prozesutan eragin nahi duen ez dakigun. Suposatzen dugu Espainian eta Frantzian integratzeko prozesuan izango dela, beste prozesu bat ez baita existitzen.

Historikoa da PSOE-GALek, batez ere, euskal sozialdemokraziako buruzagiei aho txikiz esan izana “alderdiak nahi duela”, baina hori eragozten dituen "indar ezkutuak" daudela . Eta kantina horrekin urteak pasatzen dira. Kantinela horrekin ilusionatu egiten dira euskal herritar batzuk, "Harreman erabakigarri bat ikusiko dutelako" (adibidez, presoen gaia), eta egun batzuetara Madriletik jaisten dira esanez PSOE-GALek nahi du, baina ez diotela uzten eta auzia oso poliki joan beharko dela edo horrelakoren bat.

Gure analisia eztabaidaezina da. Benetako Amnistia lortzen ez den bitartean eta Euskal Herri Sozialista eta Independentea eraikitzea lortzen ez dugun bitartean, ez da ezer aldatuko funtsean.

Errepresio-erasoak, eraso politikoak, eraso ekonomikoak, herri gisa dugun nortasunaren aurkako erasoak jarraitu egingo du, txandakako liderrek ipuinik politena kontatu arren. Gaur, atzo bezala, sisteman sartzen ez denak errepresioa besterik ez du izango.

Antolaketari eta borrokari dei egiten diegu, eta gogora ekartzen dugu Txikitok 26 egun beteko dituela gaur gose eta komunikazio greban.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-10-05