Auzitegi Nazionalak bi euskal preso politiko ohi epaituko ditu


Fiskaltzak 30 urteko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat Az, 2020/09/02 - 09:35 argitaratua

Beste behin ere Estatu Espainiarraren helburua Euskal Herri Langilea jipoitzea da. Oraingo honetan Basauriko bi preso politiko ohi, TXERRA MARTINEZ eta OSKAR ABAD “MORO” espetxeratu nahi dituzte 30 urte eskaera fiskala dela medio.

Honen aurrean, ezin gara salaketa politiko hutsarekin gelditu. Errepresio basati honi erantzun behar diogu.

Horregatik Benta plazan, hilak 8, 19:30ean burutuko den elkarretaratzean parte hartzea eskatzen dugu.

Gatazka politikoari eman ahal dion soluzio bide bakarra AMNISTIA OSOA da.

Horretarako dagoen irtenbide bakarra borroka da.

Hego Uribeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.