Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Maravillas Gaztetxearen hutsaraztea salatzeko manifestazioan parte hartzeko deia egiten du


Larunbatean izango da, 17:00etan Iruñeko Udaletxe plazatik abiatuta Az, 2019/01/16 - 23:58 argitaratua

Ohar honen bidez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere atxikimendua agertu nahi dio Maravillas Gaztetxearen hutsaraztea salatzeko manifestazioari.

Hori dela eta, larunbat honetan, urtarrilak 19, Iruñeko Udaletxe plazatik 17:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diogu Euskal Herriari.

Hona hemen urtarrilaren 9an hutsaraztea salatzeko argitaratu genuen agiria: https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/maravillas-gaztetxearen-hutsaraztearen-aurrean

Euskal Herria, 2019ko urtarrilaren 17a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.