Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egiten du Iparragirreren askatasunaren aldeko manifestazioarekin


Ondarroako Alamedan hasiko da 13:00etan Or, 2017/10/20 - 17:40 argitaratua

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak datorren igandean, hilak 22, Ondarroan Ibon Iparragirreren askatasunaren alde burutuko den manifestazioarekin bat egiten duela jakinarazi nahi du.

Aldiro jasotzen ditugu preso politiko erien inguruko albiste mingarriak, momentuaren arabera presoaren izena aldatzen delarik, eta orduan ematen diogu garrantzirik gehien haien egoerari. Alabaina, Estatuen makinariak ez du heriotzaren amildegira hurbiltzen ditu pixka bat gehiago.

Azken egunotan Ibon Iparragirreren osasunaren inguruko albistea jaso dugu. Bere gorputzak ez dauka defentsarik eta edozein momentutan hil daiteke. Garaian, bere gaixotasuna dela eta, zigorra etxean betetzea onartu zioten, baina beranduago baimen hori bertan behera utzi eta berriro kartzelaratu zuten.

Krudelkeria honen atzean dagoena, ordea, ez da mendeku gose soila, herri oso bat ikaratzeko nahia eta batez ere preso politikoen damutzea lortzeko saiakera baizik. “Damutu zaitez ala hil”, hori da preso gaixoei mahai gainean jartzen ari zaizkiena, damutze honen bitartez Estatuak garaiezinak direla erakutsi nahian.

Horregatik eta esan bezala, igande honetan 13:00etan Ondarroako Alamedatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen du gure mugimenduak.

Euskal Herria, 2017ko urriaren 20a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Ibon Iparragirre