Amnistiaren Aldeko Mugimendua ere Bilboko Herri Dendan egongo da

Al, 2019/12/16 - 14:44 argitaratua

Badator Herri Denda!

Urtero bezala , kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale garenontzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (Abenduaren 16etik Urtarrilaren 4ra) Zirika! Herri gunean aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak.

Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduen azokara!

Herri Dendako kartela