Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute gaur Durangon


Agiria La, 2017/12/09 - 21:43 argitaratua

            Ez dira gureak milaka eta milaka euro kostatzen diren manifestazioak. Gure mobilizazioen propaganda ez du ezein marketing enpresak diseinatzen, ezta inongo politikari profesionalik babesten ere. Guk antolatzen ditugun ekitaldietarako deialdiak ez dira komunikabideetan modu etengabean agertzen, eta gure diskurtsoa ezkutatzen eta, ahal izanez gero, ezabatzen dute gehienek.

            Baina gure mobilizazioak, xumeak ezinbestean, gaur egun euskal errepresaliatuen izaera politikoa defendatzen duten bakarrak direla baiezta dezakegu inolako zalantza izpirik gabe. Argalak zioen amnistia ezin zela bereizi berau eraginkor bihur zezaketen neurri multzo batetik.

            Argala ya advirtió del riesgo de que la amnistía fuera usada por nuestros enemigos para desactivar la lucha de liberación del pueblo vasco, y planteó la posibilidad de que tras aplicarla, ese Estado español que había estado asesinando a quienes la demandaban dijera aquello de: “ya tenéis la amnistía, ¿qué más queréis? Habéis conseguido todo lo que queríais”. Centrarse en resolver las consecuencias del conflicto desligándolo de las causas que lo originan es la mejor forma de perpetuar el actual estado de las cosas y, por lo tanto, la opresión que sufrimos como pueblo y como clase.

Hoy ni siquiera hablamos de amnistía, sino de flexibilizar las duras condiciones de las cárceles a cambio de nuestra sumisión, y buen ejemplo de la utilización política que se le quiere dar a esto son las declaraciones del pasado sábado de Jean-René Etchegaray, alcalde de Baiona, llamando a participar en la manifestación de hoy en París: “Pediremos al Gobierno que acerque a los presos y libere a los enfermos, no para olvidar, sino para que sean considerados como presos comunes”.

Garai zail hauetan, bake prozesua deitzen diogu borroka ez egiteari eta normalizazioa etsaiaren terminologia geurea egiteari. Estatuei biolentziaren erabilpenaren monopolioa onartzearekin batera askatasun grina sentitzen duten etorkizuneko belaunaldien kateak astuntzen ari gara. Gure urratsekin Euskal Herria zapalduta mantentzen dutenen legediari zilegitasuna ematen diogun bakoitzean gaurko eta batez ere biharko preso politikoen kartzelero bihurtzen ari gara. Hori ez da gure seme-alabei utzi nahi diegun legatua. Orain arte ezin izan diegu askatasun egoera bat utzi, behintzat ez diezaiegun borroka egiteko eskubidea lapurtu.

Amnistiaren defentsa irmoa izango da herri honentzat ate guztiak irekita mantenduko dituena. Amnistia izango da preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herri askearentzako bidea markatuko duena. Preso erien izaera politikoaren aldarrikapena eta egiten dieten xantaia politikoaren salaketa izango da erailketa motel eta mingarri hauekin bukatuko duena. Jo ta ke amnistia eta askatasuna lortu arte!

Bizkaiko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Durango