Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon (Testu orijinala eta euskara hutsezkoa - Argazkiak)


'Gudariak direlako, amnistia osoa!' izan da leloa La, 2018/08/25 - 13:59 argitaratua

Orijinala:

Gudariak direlako amnistia, independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu zirelako, okupatzen gaituzten Frantziako eta Espainiako estatuei aurre egin zietelako, manifestariak, grebalariak, eta oro har herri mugimendua jipoitzen duten mertzenario armatuen aurrean altxatu zirelako.

Amnistia aldarrikatzen dugu euskararen aldeko borroka sustatzeko ezinbestekoak izan direlako, elkartasuna eta konpromisoaren eredu direlako, torturatzaileen zigorgabetasunarekin amaitzeko borrokan murgildu zirelako.

Sentimos orgullo por ellos y ellas porque el terrorismo de estado no les ha hecho claudicar, porque han dejado al descubierto el carácter fascista de la Audiencia Nacional española, porque han gritado alto a las fuerzas de ocupación “que se vayan”.

Gure babesa daukate euskal kulturaren biziraupenerako dagoen bide bakarra borroka dela frogatzeagatik, langile borrokaren aldarrikapenak babesteagatik, Ama Lurra deuseztatzen dituzten proiektu txikitzaileen aurka azaltzeagatik.

Cuando gritamos amnistía pretendemos que el mundo se entere de que la lucha de los represaliados y las represaliadas políticas, que también es la nuestra, es una lucha legítima. Queremos que el mundo sepa que la lucha de los pueblos contra los imperios es un derecho. Queremos que el mundo asuma que porque queremos vivir en paz defendemos la lucha de clases.

La reivindicación de la amnistía es el deber revolucionario de quienes pretendemos mantener encendida la llama de la lucha, es el hilo conductor que une a los que fueron con los que serán. Reivindicar la amnistía es apostar por el futuro apoyándonos en el legado político de de la lucha del pasado, es abrir las puertas a las luchas de mañana. Amnistiaren aldarrikapenak gogorarazten digu ez garela libre izango beste bat loturik deino.

Amnistia exijitzen dugu haien borrokaz harro gaudelako, askatasunaren aldeko borrokarekin sentitzen dugun engaiamendua aldarrikatzeko, amnistia oihukatzen dugu gudariak direlako! Jo ta ke irabazi arte! Gora Euskal Herria askatuta!

 

Euskaraz:

Gudariak direlako amnistia, independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu zirelako, okupatzen gaituzten Frantziako eta Espainiako estatuei aurre egin zietelako, manifestariak, grebalariak, eta oro har herri mugimendua jipoitzen duten mertzenario armatuen aurrean altxatu zirelako.

Amnistia aldarrikatzen dugu euskararen aldeko borroka sustatzeko ezinbestekoak izan direlako, elkartasuna eta konpromisoaren eredu direlako, torturatzaileen zigorgabetasunarekin amaitzeko borrokan murgildu zirelako.

Harrotasuna sentitzen dugu haiengatik estatu terrorismoak ez dituelako makurrarazi, Audientzia Nazional espainolaren izaera faxista agerian utzi dutelako, indar okupatzaileei ozen oihukatu dietelako “alde hemendik”.

Gure babesa daukate euskal kulturaren biziraupenerako dagoen bide bakarra borroka dela frogatzeagatik, langile borrokaren aldarrikapenak babesteagatik, Ama Lurra deuseztatzen dituzten proiektu txikitzaileen aurka azaltzeagatik.

Amnistia oihukatzean bilatzen dugu munduak jakin dezan errepresaliatu politikoen borroka, gurea ere badena, zilegi dela. Munduak jakin dezan nahi dugu herriek inperioen kontra borroka egiteko eskubidea dutela. Nahi dugu munduak onar dezan bakea nahi dugulako defendatzen dugula klaseen arteko borroka.

Amnistiaren aldarrikapena borrokaren garra pizturik mantendu nahi dugunon betebeharra da, izan zirenak izango direnekin lotzen dituen haria da. Amnistia aldarrikatzea, iraganeko borroka oinarri izanda etorkizunaren aldeko apustua egitea da, biharko borrokei ateak zabaltzea da. Amnistiaren aldarrikapenak gogorarazten digu ez garela libre izango beste bat loturik deino.

Amnistia exijitzen dugu haien borrokaz harro gaudelako, askatasunaren aldeko borrokarekin sentitzen dugun engaiamendua aldarrikatzeko, amnistia oihukatzen dugu gudariak direlako! Jo ta ke irabazi arte! Gora Euskal Herria askatuta!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10