Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon

Euskarazko testua, testu originala eta argazkiak Or, 2020/01/10 - 22:50 argitaratua

Euskaraz:

Gaurko gure lehenengo hitzak Murtzia II-ko kartzelara doaz zuzenean. Besarkada handi bat Patxi Ruiz Txantreako preso politikoarentzat. Bahitzen duen kartzelarietako baten erasoei aurre egiteko ebakidurak egin zizkion bere besoari. Protesta mota gogor hau presoek bizi duten egoera bortitzaren erakusgarri argia da. Zurekin gaude, Patxi!

Baina zer da kartzela? Kartzela sistema ustel honen iruzurra agerian uzten duen oro ezkutatzeko zaborrontzi erraldoia da. Kapitalismoak eragindako miseriaren ondorioak ezkutatzeko munstro hiltzailea da kartzela eta, batez ere, zapalkuntzari aurre egiteko altxatutako militanteak zigortzeko makina txikitzailea da. Eta horretarako preso politikoen bizitza are gehiago zailtzeko lan egiten duten militante faxistak jartzen dituzte ziegetako giltzari bezala, boteretsuen lekaio koldarrak.

Baina Espainia eta Frantziako estatuek ez dute errepresioa erabiltzen pertsona jakin batzuk zigortzeko bakarrik, baizik eta Euskal Herriak eta bere langileriak pairatzen duten zapalkuntza nazional eta sozialaren aurka matxinatzen diren sektore guzti horien artean beldurra hedatzeko. Espainiako eta Frantziako estatuek kartzela, tortura eta erailketa erabiltzen dute haien inperioaren eta klase menperatzailearen diktaduraren aurkako borroka zigortzeko.

Guk amnistia aldarrikatzen dugu bere zentzurik politikoenean, amnistia errepresaliatu politikoen askatasunaren aldarrikapena baino zerbait askoz ere sakonagoa delako. Amnistia zapalkuntzaren gaindipenaren aldarrikapena da. Amnistia borrokaren zilegitasunaren defentsa da. Amnistia bake faltsua eta asimilazioaren aurkako oihua da.

Kezkaz ikusten dugu errepresaliatuen auzian ere “bakearen” kontzeptu burgesa gailentzen ari dela, errealitatean errepresaliatuen egoerari irtenbide bat ematea baino, indar korrelazioak gure etsaien aldera gehiago egitea bilatzen dutelarik edo, gutxienik, egoera bere horretan mantentzea.

Errepresaliatu politikoak gatazkaren ondorio dira, gure herria eta bere langileriaren aurkako zapalkuntzaren ondorio dira eta, beraz, gatazka konpontzean eta zapalkuntza hori gainetik astintzean zentratu beharra dago.

Ondorioetan arreta jartzea ondorio hauek eragiten dituen arrazoia alde batera utzita zapalkuntza indartzeko eta borroka desaktibatzeko modurik onena da, benetako arduradunak dauden tokitik begirada desbideratzea delako. Gaixotasunari aurre egin gabe sintomak analgesikoekin eta somniferoekin arindu nahi izatea da, heriotza motel eta agoniko baten aurrean etsiz. Bakea eta espetxe-legeria arruntaren aplikazioa parekatzea, sinpleki, okupatzaileari gu zapaltzeko zilegitasuna onartzea da.

Guztioi dagokigu borrokarako beharrezkoak diren baldintzak sortzea, eta amnistiaren alde dihardugunon ardura da borroka adierazpen ezberdinei bidea errazteko lan egitea. Hor ere berebiziko garrantzia hartzen du preso, iheslari eta deportatu politikoen gaiak, izan ere afera honi irtenbidea emateko moduak markatuko baitu gure herriaren etorkizuna. Borroka zilegi delako, amnistia osoa!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Originala:

Gaurko gure lehenengo hitzak Murtzia II-ko kartzelara doaz zuzenean. Besarkada handi bat Patxi Ruiz Txantreako preso politikoarentzat. Bahitzen duen kartzelarietako baten erasoei aurre egiteko ebakidurak egin zizkion bere besoari. Protesta mota gogor hau presoek bizi duten egoera bortitzaren erakusgarri argia da. Zurekin gaude, Patxi!

Baina zer da kartzela? Kartzela sistema ustel honen iruzurra agerian uzten duen oro ezkutatzeko zaborrontzi erraldoia da. Kapitalismoak eragindako miseriaren ondorioak ezkutatzeko munstro hiltzailea da kartzela eta, batez ere, zapalkuntzari aurre egiteko altxatutako militanteak zigortzeko makina txikitzailea da. Eta horretarako preso politikoen bizitza are gehiago zailtzeko lan egiten duten militante faxistak jartzen dituzte ziegetako giltzari bezala, boteretsuen lekaio koldarrak.

Pero los estados español y francés no utilizan la represión para castigar únicamente a unas personas determinadas, sino para extender el miedo a todos aquellos sectores que deseen rebelarse contra la opresión nacional y social que padece Euskal Herria y su clase trabajadora. Los estados español y francés utilizan la cárcel, la tortura y el asesinato para castigar la lucha contra la dictadura de sus imperios y sus clases dominantes.

Guk amnistia aldarrikatzen dugu bere zentzurik politikoenean, amnistia errepresaliatu politikoen askatasunaren aldarrikapena baino zerbait askoz ere sakonagoa delako. Amnistia zapalkuntzaren gaindipenaren aldarrikapena da. Amnistia borrokaren zilegitasunaren defentsa da. Amnistia bake faltsua eta asimilazioaren aurkako oihua da.

Kezkaz ikusten dugu errepresaliatuen auzian ere “bakearen” kontzeptu burgesa gailentzen ari dela, errealitatean errepresaliatuen egoerari irtenbide bat ematea baino, indar korrelazioak gure etsaien aldera gehiago egitea edo, gutxienik, egoera bere horretan mantentzea bilatzen dutelarik.

Los represaliados y las represaliadas políticas son consecuencia del conflicto, son consecuencia de la opresión de nuestro pueblo y de su clase trabajadora y, por tanto, es en resolver ese conflicto y en zafarnos de esa opresión donde hay que centrarse. Centrarse en las consecuencias dejando de lado los motivos que las propician es la mejor manera de asentar la opresión y desactivar la lucha, porque es desviar la atención del lugar donde se encuentran los auténticos responsables. Es querer paliar los síntomas con analgésicos y somníferos sin hacer frente a la enfermedad, resignándonos a una muerte lenta y agónica. Igualar paz con aplicación de la legalidad penitenciaria ordinaria es, simplemente, aceptar la legitimidad del ocupante para pisotearnos.

Manifa

Manifa

Manifa