Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon

La, 2018/01/13 - 21:57 argitaratua

Gatazka politikoaren kausak eta ondorioak

 

Biktimen sufrimenduaz eta gatazkaren ondorioez etengabeko kontuak entzuteak buru-traba handia eragiten digu. Tinta-litro ugari gastatu dira gai horren harira. Baina, zergatik? galdetzen diogu gure buruari. Bistakoa da ondorioak, berez direnak eta kasu guztietan, aurreko gertakari batetik datozela, eta zerbaitek baldintzatu egin dutela. Kausaren bat egonez gero, dela fisikoa dela humanoa, ondorio bat ekarriko du berekin.  

 

Era berean, badaude gobernu handiek eta kapitalista txikiek hainbat pertsonari ordaindu egiten dietenak, hala nola, ikasketen eta enteleguaren arloan aritzen diren profesionalei, oro har, politologoei, irakasleei eta katedradunei, bai eta, ezkerreko antzinako militanteei ere. Hala da, bai. Halaber, antzinako langileei, nekazariei, sindikalistei, gai desberdinetako enplegatuei eta abarrei ordaindu egiten diete.

Edozein gatazkaren inguruan egon daitezkeen arrazoiak desagerraraztea da halako ordainsariaren helbururik behinena eta bakarra, modu horretara, ez da ondoriorik egongo, ez eta, biktimarik ere, batez ere, alde bateko biktimak. Azken finean,  gatazka politikorik egon ez dela demostratu nahi dute. Ez ginela jaio izan beharko eta Euskal Erresistentziak sudur-puntan jarri zaiolako hil egin duela sinestarazi nahi digute.

Galdera bera egiten diogu gure buruari berriro ere, zergatik? Potolo eta garrantzi handikoa den zerbait izango da guzti horren atzean, ezta? Kausak eta ondorioak, azken hauek esplotazioaren ondorioak ditugu, besteak gure esplotazioa eragiten duten kausak dira, alde batetik, Euskal Herriaren nazio zapalkuntzaren kausak eta, bestetik, horren ondorioak. Argi dago, alde batetik, euskal eta espainiar burgesiak gure herriari eragiten dion zapalkuntzaren kausak eta, bestetik, haren ondorioak.

Halatan, lagunok, gauzak geroz eta argiago gelditzen ari dira. Ez zen kausarik existitu, edo gurea behintzat, hau da, okupatuaren eta zapalduaren kausa, eta horrenbestez, ez dago ondoriorik, edo zapalduei dagokiona behintzat.

Egia esateko, hain handia da gure menpekotasun-maila, non, batzuetan, uko egiten diogun errealitateari, eta modu berean, geure errealitateari eta geure askatasun grinari. Baina hortxe dugu ihesbiderik gabeko kontraesana, alegia, herri, klase eta emakume gisa, zapalduta gaudela onartuz gero, nola da posible aipatu zapalketen ondorioei buruz hitz egitea baldin eta haien kausek zutik segitzen badute oraindik ere?        

             EPPK-k prestasun osoa agertu du bizikidetzaren eraikuntzan eragile izateko,  baina. Zein bizikidetza? Euskaldunon eta espainiarren artekoa? Patroien eta langileen artekoa? Zehaztasun gehiagoz jarduten ez badugu gure eguneroko zereginean, ganorarik gabe hitz egiten dugu. EPPK-k biktimei eragindako sufrimenduaren aitortza egiten du. Agian batzuei ahaztu egin zaie zein zen borrokatzeko arrazoia. Izan ere, borrokarako kausak bere horretan dirau oraindik ere.


 

Historikoki, independentzia eta sozialismoa izan dira ezker abertzalearen helburuak, Espainia, Frantzia eta behar den oro aurrean dituelarik.  

Gure Mugimenduak baditu beraren nortasun-ezaugarriak, ez besterik, eta Independentzia eta Sozialismoaren banderari tente eusten dioten Euskal Preso Politikoen idealen defentsan jarduten du.

 

    Entzun dezatela, duintasuna ez dago salgai!!

    Eta ez dezatela ahaztu, amnistiarik gabe ez da bakerik izango.

 

    IBON eta beste guztiak kalera!

    Gora Euskal Herri askatua eta sozialista!

 

  Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

                                                                                          

Bilbo, urtarrilak 13

Amnistia

Amnistia

Amnistia

Amnistia