Amnistiaren aldeko manifestazioa Bilboko Aste Nagusian


Abuztuaren 25ean, 19:30ean Zabalburutik Or, 2018/07/13 - 00:24 argitaratua

-Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borroka egiteagatik kartzelan, deportazioan edo erbestean daudelako, amnistia.

-Okupatzen gaituzten Frantziako eta Espainiako Estatuei aurre egin zietelako, amnistia.

-Manifestariak, grebalariak, eta oro har herri mugimendua jipoitzen duten mertzenario armatuen aurrean altxatu zirelako, amnistia.

-Euskararen aldeko borroka sustatzeko ezinbestekoak izan direlako, amnistia.

-Elkartasuna eta konpromisoaren eredu direlako, amnistia.

-Torturatzaileen zigorgabetasunarekin amaitzeko borrokan murgildu zirelako, amnistia.

-Estatu terrorismoak makurrarazi ez dituelako, amnistia.

-Audientzia Nazional espainolaren izaera faxista agerian utzi dutelako, amnistia.

-Okupazio indarrei “alde hemendik” ozen oihukatu dietelako, amnistia.

-Euskal kulturaren biziraupenerako dagoen bide bakarra borroka dela frogatzeagatik, amnistia.

-Langile borrokaren aldarrikapenak babesteagatik, amnistia.

-Ama lurra deuseztatzen dituzten proiektu txikitzaileen aurka azaltzeagatik, amnistia.

-Haien borrokaz harro gaudelako, amnistia.

-GUDARIAK DIRELAKO, AMNISTIA!

Abuztuaren 25ean 19:30ean, 'Gudariak direlako, amnistia!' lelopean manifestazioa, Bilboko Zabalburu plazatik abiatuta.

Euskal Herria, 2018ko uztailaren 12a.

Bizkaiko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

AMNISTIA