Amnistiaren aldeko kontzentrazioa egingo dute Oreretan maiatzaren 11n - Hitzaurrea eta kartela -


42 urte betetzen dira herrian pertsona bat erail eta bost zauritu zituztenetik Amnistia Astean parte hartzeagatik Og, 2019/05/02 - 23:33 argitaratua

Desmemoriara kondenatu nahi gaituzten garai hauetan, amnistiaren aldarria eta beharraren garaia ez omen den honetan, guk Amnistiaren aldarrikapenaren zilegitasuna eta beharra aldarrikatu nahi dugu. Eta aldarri hau berriz egiteko maiatza eta Oreretako herria aukeratzen ditugu. 77ko maiatzean ospatutako Amnistia aste hartan bezela oraindik ere euskal herriak pairatzen duen gatazkaren benetako gainditzerako ezinbestekoa diren independentzia eta sozialismoaren helburuak ez direlako lortu,indarrez eta militarki okupaturiko herria garelako, gure ehundaka anai arrebak oraindik kartzela eta herbestea jasaten jarraitzen dutelako, euskal langilegoak kapitalismo basatienaren atzaparpean segitzen duelako, euskarak eta euskal herriak nazio gisa ukatua eta zanpatua izaten jarraitzen duelako, GUZTI HAU GAINDITZEKO MODU BAKARRA DA AMNISTIA!.

77ko maiatzak 12 hartan Oreretan amnistia aldarrikatzeagatik lagun bat erahil eta beste bost balaz zauritu zituzten indar okupatzaile espainolek, ondorengo egunetan 6 izan ziren euskal herrian Amnistia aldarrikatzeagatik erahilako pertsonak. Bejoakie haiei gure oroitzapen eta gorespen sentituena, eta esan haien borroka ez dela eten eta ez dela etengo.

AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!!!

Kartela: maiatzak 11, 17:30ean Oreretako Zumardian