Amnistia, Euskal estatu sozialista eraikitzearen alde


Txinparta ez da itzali. Eta sua berpizteko kemena ez da desagertu. Euskal Herri Langileak, gaur, inoiz baino argiago izan behar du bere askatasuna ez duela sistema kapitalistaren barruan topatuko La, 2021/11/27 - 19:30 argitaratua

Erresuma espainolaren eta Errepublika frantsesaren botek gero eta gogorrago zapaltzen dute Euskal Herria. Gero eta indar gehiagoz estutzen dute, itotzen dute, Euskal Herri Langilea.

Orain direla hamar bat urte, Euskal Herriaren askapen borrokaren desaktibazioa ein handi batean ikusi genuen. Kaleen hustutzeaz eta borroka fronte askoren desegitea edo ahultzearen lekuko izan ginen. Kapitalak Modu bakar batez erantzuten du holako egoerara. Langileria antolatzeko eta borrokatzeko apalegi ikusten baldin badu, bere erasoak bikoiztuko ditu, Kapitala berrindartuko da.

Euskal Herrian lan baldintzak okerrerago jo dute, esplotazioa jasanezina da, herriaren asimilazioa nabaria, hizkuntza nazionala arriskuan dugu, etxe kaleratzeak ez dira eten... ezta errepresioa desagertu ere.

''Ez etsi... eta eutsi!'', esan zuen Itsasondokoak.

Txinparta ez da itzali. Eta sua berpizteko kemena ez da desagertu. Euskal Herri Langileak, gaur, inoiz baino argiago izan behar du bere askatasuna ez duela sistema kapitalistaren barruan topatuko, honek asimilazioa bakarrik onartzen baitu. Ez du ezer itxaron behar okupatzaileen eskutik, bere hanken zapalkuntza besterik ez dugu jasotzeko. Aukera bakarra dugu beraz, haustura: independentzia eta sozialismoa. Bide bakarra: Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntza.

Bide hori ireki zuten askok ez daude gurekin, eta beraiei zor diegu garaipena. Bide hori ireki zuten askok, espetxeetan eta erbestean jarraitzen dute, beraientzat lortu behar dugu askatasuna. Amnistia dugu errepresioaren erantzuna, borrokaren ukazioari. Errepresaliatuen askatasunaren giltza, daudenak eta egongo direnak, Euskal Herri Langilearen askatasuna, independentzia eta sozialismoa. Amnistia dugu garaipena.

Antolakuntzaz, amnistiaren aldeko borroka. Amnistiaz, Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntza.

AMNISTIA OSOA! INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!!!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Video file

 

Image
Amnistia, euskal estatu sozialista eraikitzearen alde