Alcala-Mecoko kartzalara martxa egin dute Ibon Iparragirreren askatasuna galdegiteko (Testua eta argazkiak)


Bertan Manu Azkarate ere badago, berak ere gaixotasun larria pairatzen duelarik La, 2017/11/11 - 22:43 argitaratua

Hona hemen kartzelaren aurrean irakurritako testua eta argazki batzuk:

"Azken egunotan Ibon Iparragirreren osasunaren inguruko albistea jaso dugu. Bere gorputzak ez dauka defentsarik eta edozein momentutan hil daiteke. Garaian, bere gaixotasuna dela eta, zigorra etxean betetzea onartu zioten, baina beranduago baimen hori bertan behera utzi eta berriro kartzelaratu zuten.

 

Era berean, jakin genuen bihotzekoak jo zuela Mikel Otegi kartzelak inposatzen dizkion bizi baldintza kaxkarren eta osasun asistentzia ezaren ondorioz, hain zuzen ere uztailean Kepa del Hoyo erail zuten elementu berberek. Bitartean, kalean bai baina etxera itzuli ezinik jarraitzen duen Oier Gomez, Ewing sarkoma ari da pairatzen ezarritako konfinamenduan, eta Aitzol Gogorza, Txus Martin , Manu Azkarate eta gainontzeko preso politiko erien bizitzak espetxean itzaltzen doaz.

 

Krudelkeria honen atzean dagoena, ordea, ez da mendeku gose soila, herri oso bat ikaratzeko nahia eta batez ere preso politikoen damutzea lortzeko saiakera baizik. “Damutu zaitez ala hil”, hori da preso gaixoei mahai gainean jartzen ari zaizkiena, damutze honen bitartez Estatuak garaiezinak direla erakutsi nahian.

 

Y es precisamente eso, arrepientirse o morir, lo que el estado fascista español ofrece a lxs presxs políticxs vascxs. El mismo estado que secuestró, torturó, violó y asesinó impunemente a militantes vascxs por haber luchado por la liberacion nacional y social de su pueblo. Pero no les es bastante, quieren más, y no les valen  presos, los quieren muertos o arrodillados, humillados...  Pero tenenos  claro, que con un pueblo combativo enfrente nunca podran ahogar las ansias de liberacion del pueblo vasco y que jamás podrán privar de su dignidad a estxs militantes.

 

Gaur, berriz ere eta esandako guztiagatik, amnistia osoaren gauzapena dela euskal preso politikoak eta baita Euskal Herria bera askatuko dituen aukera bakarra azpimarratu nahi dugu, eta gaurkoan ere euskal herriari antolatzeko eta borrokatzeko deialdia luzatzen diogu. Amnistiaren bidez askatuko gara, edo ez gara aske izango.

 

JO TA KE AMNISTIA OSOA LORTU ARTE!!!"

 

Alcala

Alcala

Alcala

Alcala

Alcala