AHT-ren aurkako ekintzaileen atxiloketen aurrean

Az, 2020/09/16 - 08:00 argitaratua

AHT-ren aurkako ekintzaileen atxiloketen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, honakoa adierazi nahi du:

Lehenik, atxilotuekin elkartasuna eta babesa. Bigarrenik, gure mesprezurik sakonena atxiloketak agindu eta atxiloketak burutu dituztenengan. Batzuk zein besteak, esku beretik jaten bait dute; kapitaletik, alegia.

Euskal zein espainiar ta frantses burgesiak, ez du haien interesen aurkako ekintzarik barkatzen eta horretarako, milaka txakur deszerebratu dituzte prest, Euskal langileria egurtu, atxilotu, torturatu, espetxeratu edo ta desagerrarazteko. Hau dena, kolore guztietako klase politiko ustelaren begi onez.

Errepresioaren aurrean, gure Mugimenduak tinko erantzuteko deialdia luzatzen dio Euskal Herri borrokalariari. Borrokaren bitartez ta ez bestela, egingo diogu aurre zanpatzen gaituen kapitalismo basatiari.

Jo ta ke Independentzia eta Sozialismoa lortu arte!

Amnistia Osoa!