Agur eta ohore, Oier!


Oier Baionan hil da, goizeko 4:30ean La, 2019/01/26 - 09:35 argitaratua

Oier Gomez Mielgo euskal gudariaren heriotzaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkie haren senide eta lagunei. Era berean, gure mugimenduak gertaera honen aurrean sentitzen duen mina, amorrua eta ezintasuna adierazi nahi ditu.

Oier Baionan zegoen bizitzen, Euskal Herrian beraz, 2017ko apirilean Estatu Frantsesak ezarritako zigorra eten eta kartzelatik irten zenetik, baina gure herria bi Estatuek banatuta egonik, ezin izan du Gasteiz bere jaioterrira itzuli berriro ere atxilotua ez izateko. Bost urte lehenago minbizia antzeman zioten, kartzelan horrelako gaixotasun bat tratatzeko Estatuek ezartzen dituzten zailtasun guztiekin. Are gehiago, ezaguna da Frantziak preso eriekiko erakusten duen utzikeria.

2001ean Guardia Zibilak Oier atxilotu, torturatu eta adingabekoen kartzelan sartu zuten. 2006an PNVren Polizia Autonomiko Espainolak atxilotu zuen berriro eta urte erdiz egon zen preso. Geroago klandestinitatera alde egin zuen, 2011. urtean Itziar Morenorekin batera Polizia Frantsesaren kontrol bat saihesten saiatu eta berriz espetxeratu zuten arte.

Bizitza osoa borrokari lotuta eman du Oierrek, eta elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren eredu da. 2016an preso erien askatasunaren alde hainbat preso politikok abiatutako txandakako gose greban hartu zuen parte, astebetez jateari uko eginez. Protestaldi horretan salatu zuen, hain zuzen ere, Frantzia eta Espainiako Estatuek preso politikoak erailtzen zituztela asistentzia mediku ezaren bitartez. “Iraultza horren parte izan behar nuela oso argi izan dut beti”, adierazi zion Amnistiaren Aldeko Mugimenduari orain dela bi hilabete eskas eskainitako elkarrizketan (https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/iritzia/oier-gomez-iraultza-horren-parte-izan-behar-nuela-oso-argi-izan-dut-beti).

Historikoki, Espainiako eta Frantziako Estatuek preso politikoen osasuna erabili dute Euskal Herriaren askapen borroka baldintzatzeko, eta oraindik ere horretan jarraitzen dute, izan ere preso hauek askatzeko baldintzen proposamenak ez baitira medikuntza arrazoietan oinarritzen, arrazoi politikoetan baizik: “Damutu zaitez eta zure irteera erraztuko dugu. Damutu zaitez ala hil”.

Preso eriekin egiten duten xantaia estatu terrorismoaren beste forma bat gehiago da, militante politikoaren borondatearen haustura bilatzen duen tortura kronikoa. Preso politikoak psikologikoki eta fisikoki apurtzeko gure etsaiek erabiltzen dituzten metodoak anitzak dira, baina denetan krudelena da kate-begi ahulena diren preso eriekin erabiltzen dutena, militante eskuzabalenen damutzea lortuta independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokari eraso egin asmoz.

Bukatzeko, preso erien auzian autokritika egin behar dugu beste behin ere, herri moduan porrot argia baita pertsona hauek bizirik eta aske etxera itzultzeko erakusten ari garen ezintasuna. Soilik borrokaren bitartez izango da posible arlo honetan garaipenak lortzea, aspaldi lortzen zirenen modukoak. Berpiztu dezagun borroka, hori baita militante hauei zor diegun minimoa. Agur eta ohore, Oier!

Euskal Herria, 2019ko urtarrilaren 26a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

*Espetxeak eraildako 31 euskal preso politikoen zerrenda

Kartzelan hildako euskal preso politikoen zerrenda.

Juan Jose Crespo Galende (1981-06-19)

Jose Ramon Goikoetxea Bilbao (1985-0626)

Joseba Asensio Artaraz (1986-06-08)

Mikel Lopetegi Larrarte (1988-03-02)

Juan Carlos Alberdi Martiarena (1988-06-15)

Migel Zalakain Odriozola (1990-11-30)

Jean Groix (1991-01-27)

Pello Mariñelarena Imaz (1993-05-15)

Jose Maria Aranzamendi Arbulu (1997-02-07)

Juan Carlos Hernando Gonzalez (1997-07-20)

Oihane Errazkin Galdos (2004-07-07)

Jose Angel Altzuguren “Kotto” (2005-10-31)

Igor Angulo Iturrate (2006-02-27)

Roberto Sainz “Baru” (2006-03-03)

Xabier Lopez Peña (2013-03-30)

Arkaitz Bellon Blanco (2014-02-05)

Kepa del Hoyo (2017-07-31)

Xabier Rey Urmeneta (2018-03-06)

Kartzelatik kanpo hiltzeko askatutako presok politikoak edota etxean preso hildakoak.

Juan Jose Etxabe (1996-07-11)

Josu Retolaza Loidi (1987-05-19)

Jabi Gorostiza Lejarriaga (1995-06-17)

Jean Lois Maitia (1997-08-25)

Santiago Diez Uriarte (1997-10-27)

Esteban Esteban Nieto (1999-09-26)

Ramon Gil Ostoaga (2002-10-23)

Kepa Miner Aldabalde (2004-04-26)

Mikel Ibañez Oteiza (2011-04-07)

Angel Figueroa Fernandez (2008-11-11)

Iosu Uribetxeberria Bolinaga (2015-01-16)

Belen Gonzalez Peñalba (2017-11-15)

Juan Mari Mariezkurrena (2019-01-06)

Oier Gomez Mielgo (2019-01-26)

Oierren oroimenez Gasteizko taldeak egindako kartela