Agur eta ohore Joxemi

Og, 2019/10/03 - 14:07 argitaratua

            Joxemi Etxeandia Larrabetzuko preso politiko ohiaren familiari gure doluminak helarazi nahi dizkiegu, hainbat egunez desagertuta egon eta gero bere gorpua Gorbeian agertu ondoren.

            Gure mina adieraztearekin batera, eskerrak eman nahi dizkiogu Joxemiri Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan hainbeste urtetan zehar erakutsitako konpromisoa eta eskuzabaltasunagatik. Zure borroka gure eredu. Agur eta ohore!

Euskal Herria, 2019ko urriaren 3a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.