Agur eta ohore, Asier!

Og, 2020/10/22 - 20:21 argitaratua

Asier Aginako Etxenagusia euskal gudariaren heriotzaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkie haren senide eta lagunei. Era berean, gure mugimenduak gertaera honen aurrean sentitzen duen mina, amorrua eta ezintasuna adierazi nahi ditu.

Gure mina adieraztearekin batera, eskerrak eman nahi dizkiogu Asierri Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan hainbeste urtetan zehar erakutsitako konpromisoa eta eskuzabaltasunagatik. Zure borroka gure eredu. Agur eta ohore!

Euskal Herria, 2020ko urriaren 22a.