Errepresioa Euskal Herri langileriaren kontra


Berriozarren Txikitoren alde egunero egiten den elkarretaratzean atzo gertatutakoa salatu nahi du Publicado el Jue, 19/11/2020 - 07:10

Ohar honen bitartez AAEAM-ak, Berriozarren Txikitoren alde egunero egiten den elkarretaratzean atzo gertatutakoa salatu nahi du.

Okupaturik gaituen estatu espainolaren txakur mertzenarioek, kasu honetan guardia zibilek, hiru lagun ordu erdiz hormaren kontra izan zituzten, irainak eta mehatxuak etengabe jaurtiz, metrailetekin apuntatuz eta eskua piparen gainean jarriz jarrera guztiz harroputza erakutsiz.

Sekula desagertu ez den errepresioa, bortizki jotzen ari da Euskal Herria berriro ere. Atxiloketak, identifikazioak, isunak...

Sufritzen ari garen errepresioari aurre egiteko edozein motako borroka zilegi delako, AAEAM-ak kaleak berreskuratuz jasandako erasoei erantzuna ematera deia zabaltzen dizue.

BAKE FALTSUARI EZ!!!

BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!

AMNISTIA OSOA, INDEPENDENTZIA TA SOZIALISMOA!!!

 

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 2020-11-19