Basauriko baraualdian parte hartzen dauden kideen adierazpena


Gora txikito, duintasunaren eredu!!! Publicado el Sáb, 17/10/2020 - 10:31

Zenbait kide, Basaurin burutzen ari den Txikito Euskal Preso Politikoaren aldeko ekimenean, asteburuko baraualdia burutzen ari gara.

38 egun daramatza Txikitok jada gose ta komunikazio greba mugagabean, INDEPENDENTZIA ta SOZIALISMOAREN alde. Txikitoren osasun egoera gero eta okerragoa da; dagoeneko ez du urik onartzen eta etzanda igarotzen du gau ta egun. Edozein momentutan ospitalera eraman dezakete.

Bere egoera larritzen doan heinean, herri ekimenak bultzatu eta kale mobilizazioak gordintzera deia zabaltzen dizuegu.

Txikitoren borroka, Herri borroka da. Herri langileriaren baldintzak hobetzearen alde borrokatzea; klaserik gabeko gizarte baten alde borrokatzea; Euskal Herri aske, bateratu, euskaldun eta sozialista baten alde borrokatzea zilegi ikusten dugulako, bat egiten dugu Txikitoren aldarrikapenekin.

Ezin dugu bakarrik utzi, ezin dugu hiltzen utzi!!! Herriari dagokio, Txikitok hartu zuen konpromezuari erantzuna ematea.

DENOK EMAN BEHAR DUGU ZERBAIT, GUTXI BATZUK DENA EMAN BEHAR EZ DEZATEN...

GORA TXIKITO, DUINTASUNAREN EREDU!!!

AMNISTIA OSOA, INDEPENDENTZIA TA SOZIALISMOA!!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!!!!

Imagen
Basauriko baraualdia solidarioa