[EUS] Txikitok, berriz ere, txantajeari ez


Txikito gose ta komunikazio greba mugagabean Publicado el Jue, 12/11/2020 - 17:47

Hasieratik, irailak 9 Txikitok bere ekimena martxan ipini zuenetik, kontatuko ez badugu ere, pasadan astelehenean 9, Puertoko ospitalean berringresatu dutela gogoratu behar dugu. Atzo bertan berriro ingresatu egin zuten Puerto-III erizaindegian.

Gartzelan sartu eta gauzarik lehenengo gauzetariko bat beste euskal preso politikoekin elkartzea eskeini zioten kartzeleroek. Hots, bere ekimen/borrokaren edukia ukatuz eta berau desaktibatzeko asmoarekin.

Gaur bertan Txikitok egindako telefonozko dei batez, hauxe esan du: jadanik eta aurreratzean gose eta komunikazio greba mantenduko dituela, egarri greba bertan behera utziz.

Beraz, aurreko gose eta komunikazio grebako 50 egun horiei, dagoeneko beste gose eta egarri grebako 10 egun gehitu behar zaizkie jadanik.

Beraz, hemendik aurrera gose eta komunikazio greba mugagabearekin aurrera egingo duela esan die bere urkoei, egarriarena momentuz baztertzen duelarik.

Zer esanik ez, Amnistiaren Aldeko eta Errrepresioaren Aurkako Mugimenduak martxan dauden ekimenak eta beste egitera dei zabala egiten du.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-11-12