[EUS] (Agiria) Urriak 31 Manifestazio nazionala - Txikito Independentzia eta Sozialismoa

Publicado el Sáb, 31/10/2020 - 14:45

Txikitok gose eta komunikazio greba suspenditu egin ditu 50 egun egin ondoren eta, aldi berean, bere borroka ez duela amaitu jakin arazi du.

Errez kontatzen dira egunak matematikoki eta, aldi berean, oso latzak bilakatzen dira oinazea etengabekoa denean. Txikitok ia bizitza osoa borrokan eman du eta honen parterik luzeena Estatu espainoleko espetxe txarrenetan eta isolamendu gorrian.

Halere, ez du irria inoiz galdu. Beti kezkati batengatik edo bestengatik. Eta beti ere borrokarako deia eginez, etengabe. Hori da Txikitori buruz, esan daitezkeen zenbait gauza, oso labur gelditzen garela jakinik. Aldi berean, solidarioa, esku-zabal handikoa kideekin eta oso zorrotz etsaiarekiko.

Bere maila guztiko haunditasuna, tinkotasuna eta borrokarako prestutasunaren aurrean, kapitalaren morroi/bozeramaile ezberdinak txiki gelditzen dira eta Txikitori buruz, zaborra botatzea besterik ez zaie gelditzen. Horretan ere Txikito handiegia da horrelako jende mesprezagarrien aurrean.

Ezin dituzte eta ezin izango dituzte izkutatu zeintzuk diren Txikitoren helburu politikoak. Bere/gure helburu politikoak Euskal Herria Batua, Euskaldun, Independente eta Sozialista alegia.

Jendea ez dadila inozoa izan. Txikito; abertzale iraultzaile eta internazionalista da. Komunista iraultzailea eta duen helburu bakarra argiki azaltzen du: Euskal Herri langileria askatzea da. Txikito halako gauzekin ez dabil txantxetan, pentsatzen duena esaten du eta esaten duena egiten du.

Zentzu honetan, bere hurkoen bidez berari buruzko azken berriak jakin ditugu. Hau da, 50 egunetan mantendu duen borroka suspenditu egin duela eta baita ere bere borroka (borroka) ez duela amaitutzat eman.

Txikitoren erabakia eta asmoak jakinik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak datozen egunetan egongo diren mobilizazioak mantendu egingo ditu (ahal den neurrian) eta datozen egunetarako adi egoteko dei zabala egiten du.

Gora Txikito

Amnistia Osoa

Gora Euskal Herria Independente eta Sozialista

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-10-31