Amnistia Eguna burutu dute Legution


Deialdirako erabilitako testua eta argazkiak Publicado el Sáb, 07/03/2020 - 23:49

Datorren Martxoaren 7an amnistia eguna ospatuko dugu Legution. Hitzaldi bat, bertso bazkaria eta kontzentrazioa burutuko ditugu eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen dugu.

Gaur, inoiz baino gehiago, amnistiaren aldarria plazaratzeko beharra ikusten dugu eta hori aurrera eramateko Euskal Herriko auzo eta herri guztietan indarrak batu eta antolatzeko premia. Amnistiaren aldarrikapena ez dugu preso, iheslari eta deportatu politikoen askatasunera mugatzen, gakoa berauek espetxera edo deserrira eraman zituzten arrazoien gainditzean dagoela uste dugulako.

Gaur egun ehunka Euskal Herritar aurkitzen dira oraindik askatasun-gabetuak espainiar eta frantziar estatuek gure herriari mendeetan zehar inposatutako jazarpenari aurre egiteagatik. Borrokalari hauek, bakoitzaren onena askatasun kolektiboagatik eskainiz, Euskal Herriaren historiaren parte bihurtu dira. Aurretik hainbat belaunaldik egin bezala inposaketari aurre egiteko antolatu ziren eta hartutako konpromezu politikoan duintasunez mantentzeagatik ondorio errepresiboak pairatzen jarraitzen dute.

Ez luke zentzurik izango espetxeratuak edo ihesean aurkitzen direnen etxeratzea soilik giza eskubideen edo koiuntura politiko baten parametrotan kokatzeak, beraien militantzia eta ibilbidea edukiz husteaz aparte arazoaren muina konpondu gabe utziko bailuke. Amnistiaren aldarriarekin bat egiteak beraz, borrokalari hauen askatasuna eskatzean ez ezik Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko hautua egitean ere badatza, ez baita amnistiarik egongo preso, iheslari edo deportatuak izateko arrazoiak gainditu arte.

ANTOLAKUNTZAZ ETA BORROKAZ, AMNISTIA ETA ASKATASUNA!

Bazkariaren argazki bat

Bazkariaren beste argazki bat

Hitzaldiaren argazkia

Azaleko argazki berbera